ES | EU

Ohiko galderak

Alda dezaket Euskaltelen Marea Laranjaren elastikoaren neurria?

Neurriak aldatzeko aukera izan nahi genuke, baina, arrazoi logistikoak eta ekintzaren funtzionamendu egokiarekin lotutakoak direla medio, ezin dugu kudeatu eskatutako aldaketa.

Elastikoa egokitu zait, eta bete dut erreserba-formularioa. Zer egin behar dut elastikoa eskatutako dendan ez beste batean jaso nahi badut?

Arrazoi logistikoak direla eta, ezin dugu aldatu Euskaltelen Marea Laranjaren elastikoa jasotzeko hautatu zenuen Euskaltelen denda.

Elastiko laranja egokitu zait, eta bete dut erreserba-formularioa. Zer egin behar dut elastikoa hautatutako egunean ez beste batean jaso nahi badut?

Euskaltelen Marea Laranjaren zure elastikoa hamar egunez egongo da hautatutako dendan, zuk jasotzeko moduan.

Euskaltelen bezeroa naiz, eta ez didazue bidali mezurik esanez elastiko laranja jasoko dudala opari. Zer egin dezaket elastikoa lortzeko?

Gustatuko litzaiguke gure bezero guztiei eman ahal izatea Euskaltelen Marea Laranjaren elastiko bana, baina ezin dugu; hainbesteko interesa sortu du elastikoak!Animatu Euskaltelen bezeroentzako zozketa esklusiboan parte hartzera.

Eskuratu dut Euskaltelen Marea Laranjaren nire elastikoa. Eska ditzaket gehiago?

Gustatuko litzaiguke gure bezeroei elastiko gehiago ematea, baina jende askok eskuratu nahi ditu, eta beste bezero batzuek ere berea jasotzea nahi dugu , zuk bezala. Eskerrik asko Marea Laranjaren kide izateagatik!

Ez dut jaso erreserba berresteko mezua, Euskaltelen Marea Laranjaren elastikoa jasotzeko. Zer egin behar dut?

Idatzi mezu bat mareanaranja@info.euskaltel.com helbidera, zure izena eta Euskalteleko kontuaren titularraren NAN-zenbakia adierazita, zure datuak egiazta ditzagun.Postaz bidaliko dizkizugu Euskaltelen Marea Laranjaren elastikoa jasotzeko datu guztiak. Eskerrik asko Marea Laranjaren kide izateagatik!

Formularioa bete dut, eta bilketa-lekua eta -data aukeratu ditut. Zer ordutan joan naiteke nire elastikoa jasotzera?

Arreta hobea izateko, dendara jende gutxien ibiltzen den orduetan joatea gomendatzen dizugu: 10:30etik 11:30eta eta 17:00etatik 18:00etara.

Nahitaez titularrak joan behar du elastikoa jasotzera?

Kontratuaren titularra ezin bada joan elastiko laranja jasotzera, nahikoa da elastikoa jaso behar duen pertsonak titularraren NANaren fotokopia erakustea.

Euskaltelen bezeroentzako zozketa esklusiboan parte hartu dut. Noiz egingo da zozketa?

2021/07/04an egingo dugu zozketa.Uztailaren 6tik 7ra bitartean jarriko gara harremanetan irabazleekin.

Elastiko bat egokitu zait Euskaltelen bezeroentzako zozketa esklusiboan. Noiz eta non jaso dezaket?

Mezu elektroniko bat jasoko duzu formulario baterako estekarekin. Formulario horretan, hautatu ahal izango duzu zer dendatan jasoko duzun eta zer neurritakoa nahi duzun Euskaltelen Marea Laranjaren elastikoa.

Eskerrik asko Euskaltel Marea Laranjaren parte izateagatik!